Inbertsio-sozietatea

Lemnos Capital Espainiako konpainietan partaidetza nagusiak eskuratzeko helburuarekin eratutako inbertsio-sozietate bat da.

Kapitala baino gehiago inbertitzen dugu: gure denbora, esperientzia eta energia inbertitzen ditugu enpresei beraien helburuak lortzen laguntzeko.

Kudeaketatik erretiratzeko asmoa duten enpresariei trantsizioa bermatzea eta ziurtatzea bilatzen dugu, baldin eta beraien proiektua esperientzia operatibo, kudeaketa eta epe luzerako ikuspegi zabala duen enpresaburu-talde baten esku utzi nahi badute.

Aldi berean, belaunaldi-errelebo baten bila dabiltzen familia-enpresei laguntzeaz gain, filialak edo aktibo ez-estrategikoak saldu nahi dituzten enpresa taldeekin lankidetza bilatzen dugu.

Esperientzia eta Konfiantza

Eskuratutako konpainiengandik jasotzen dugun ondare arrakastatsuari jarraipena emanez, bazkide ezin hobea izan nahi dugu konpainia liderrak garatzeko, balio iraunkorra sortzeko eta gizartean inpaktu iraunkorra sortzeko.

Balioa ematen dugun bazkideak

Gure egitekoa zure bazkideak izateko eskubidea irabaztea da, eta ez inbertitzaile hutsak izatearenak soilik.

Epe luzearekiko konpromisoa

Gure inbertsioak ez du eperik eta gure konpromisoa enpresaburuen eta jabeen ondarea sendotzeari lotuta dago.

Hazkundean zentratuta

Balioa sortzeko gure filosofia hazkunde estrategietan oinarritzen da batez ere.

Bazkide Fundatzaileak

Enpresa ingurune konplexuetako konpainien kudeaketan, 10 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala.

– Jorge Larrea

Eskakizun handiko nazioko eta nazioarteko merkatuetan proiektu, produktu eta bezeroen kudeaketa operatiboan 14 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala.

– Zorion Ugalde

Ondarearen Kudeaketa Profesionala

Merkatu-nitxo erakargarrietan lan egiten duten eta negozio-eredu sendoak, frogatuak eta iraunkorrak dituzten konpainia liderretan inbertitzen dugu.

Aurrerapen sozioekonomikoari eta ingurumenaren babesari laguntzen diogu, klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak arintzeko eta Giza Eskubideak zorrotz betetzen direla bermatzeko.

Eragin positiboarekin eta ESGarekin konpromiso tinkoa duen inbertsio eredu arduratsua.

Deskargatu Lemnos Capital-i buruzko gure teaserra


    Jakin ezazu nola lagun zaitzakeen gure taldeak.

    Calle de María de Molina 39, Planta 8

    28006 Madrid

    Avenida de la Libertad 17, Planta 2
    20004 San Sebastián