Asmoak
Eskuratutako konpainiengandik jasotzen dugun ondare arrakastatsuari jarraipena emanez, bazkide ezin hobea izan nahi dugu konpainia liderrak garatzeko, balio iraunkorra sortzeko eta gizartean inpaktu iraunkorra sortzeko.
Enpresaburuaren eta kudeaketa-taldearen konfiantza lortu nahi dugu, gure enpresa-etikari balioa emanez eta hazkunde-estrategia bat gauzatzen laguntzeko esperientzia, baliabideak eta trebetasunak ditugula erakutsiz.
Gure bazkide zuzendariek, bazkide inbertitzaileek eta gure kolaboratzaile sareak esperientzia zabala dute konpainiekin gai estrategikoetan eta operazionaletan lan egiten.
Gure ahalegin guztiak egingo ditugu negozioa modu organiko eta ez-organikoan hazteko, aurkitzen ditugun eragiketa-erronkak optimizatuz eta konponduz.
“Balioa ematen dugun bazkideak” Gure egitekoa zure bazkideak izateko eskubidea irabaztea da, eta ez inbertitzaile hutsak izatearenak soilik.
Oro har, gure taldeak 30 konpainia ertain eta familiarretik gora inbertitu, eraldatu eta kudeatu ditu maila globalean.

Epe luzerako konpromisoa
Gure inbertsioak ez du eperik eta gure konpromisoa enpresaburuen eta jabeen ondarea sendotzeari lotuta dago.
Gure inbertsio-egiturak epe luzerako inbertsioari eusteko malgutasuna ematen digu, betiere enpresarentzat eta zuzendaritza-taldearentzat egokia bada.
Arrakasta sendoko negozioak bilatzen ditugu. Gure egitekoa, horien sendotsuna mantentzeaz gain, beraien garapenarekin jarraitzea da erositako konpainien kudeaketan bete-betean inplikatuz.

Hazkundean zentratuta
Balioa sortzeko gure filosofia hazkunde estrategietan oinarritzen da batez ere.
Gure filosofia eskuratutako konpainien arrakastaren funtsezko zutabeei jarraipena ematea da, fundatzailearen ondarearen gainean eraikiz eta egungo taldearekin lan eginez, epe luzerako konpromisoaren hurrengo fasea gauzatzeko.
Balioak
Ekintzaileak
Ideia berritzaileak sustatzen ditugu eta proaktiboak gara. Zerumuga berriak aztertzen ditugu beti.
Grina
Egiten dugunaz gozatzen dugu, gure taldeak ahalduntzen ditugu eta kide izateaz harro gaude.
Bikaintasuna
Zorrotzak gara, pentsamolde analitikoa dugu. Gure lanaren ardura hartzen dugu eta harago goaz.
Integritatea
Besteak guri tratatzea gustatzen zaigun bezala tratatzen ditugu. Enpresaren gardentasuna sustatzen dugu maila guztietan.
Talde-espiritua
Erantzukizun partekatua lorpenean zein porrotean.
Jarraitutasuna
Trantsizio ordenatua bilatzen dugu, beti jasotako ondarea errespetatuz.